Aspanogi elkartearentzat izanen dira aurtengo Hondarribiako San Silvestre lasterketaren irabaziak

Antxeta Irratia 2017ko abe. 14a, 00:00

Urteroko hitzordu finkoa bilakatu da Hondarribian, Sportmundi erakundeak antolatzen duen San Silbestre herri lasterketa solidarioa. Zortzigarren urtea dute, eta iazko 2.200 partehartzaileen marka errepikatzea espero dutelarik, momentuz, 800 lagunek izena eman dute. Kirolprobak.com webgunean egin daiteke 15 euroren truke. Aurten bildutako diru guztia, ASPANOGI, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartera bideratuko dute. Lasterketarekin batera, beste bi ekintza solidario antolatu dituzte. Izan ere, abenduaren 15ean, abesbatza kontzertu solidarioa antolatu dute Alde Zaharreko parrokian, arratsaldeko 19:00retan. Kontzertuaren ondotik, Klink elkartean afari solidarioa ere antolatu dute helburu berarekin. Txartel guziak agortu dira iada. Horiek hala, 1996an sortutako Aspanogi elkarteko 180 familiak oso eskertuak daude Hondarribitik jasotako laguntza eta interesarekin.

Kristina Larrea, abesbatzako kide eta Aspanogiko kidearekin hitz egin dugu eta Bittor Andonegirekin ere