Europar Batasunak legatza harrapatzeko kuota %12 jeitsi izanak kezka piztu du

Antxeta Irratia 2017ko abenduaren 14a

Europar Batasunak zehaztu dituen arrantza kuoten akordioak zer esan handia piztu du. Oraingoan baxurako itsasontzi txikiak dira kaletuak atera direnak. Izan ere Europar Batasunak % 12 jeitsi du legatza harrapatzeko kuota eta arrain hori da bereziki itsasontzi txikiek arrantzatzen dutena. Hasiera batean Europar Batasunak murrizketa hori % 30ekoa izatea proposatzen zuen, hala ere baxurako arrantzaleak kezkatuak daudela azaldu digu, Eugenio Elduayen, Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidenteak. Aldi berean, txitxarroarena %21 igo dute, baina neurri honek ez du eragin handirik euskal kostaldeko baxurako arrantzontzietan, izan ere txitxarroa itsasontzi handiek arrantzatzen dute.Eugenio Elduayen, Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidentearekin hitz egin dugu

Erlazionatuak