Oteiza-Basterretxearen etxe-tailerraren eraikina Udalaren esku geratu orduko, hau mantendu eta gune sozio-kulturala egokitzeko asmoa dute

Antxeta Irratia 2017ko abe. 14a, 00:00

Iparralde etorbidean Ficoba eta hirigunearen artean dagoen eremu degradatua berritzeko premia dagoela nabarmendu du Xabier Iridoy, Hirigintza arloko ordezkari jeltzaleak. Iada, 1999. Urtean Udalak onartutako Rekondo-Iparralde eremuko Plan Bereziak aurreikusten zuen, Hendaiatik Irungo norantzan eskuinaldeko eremua berritzea. Eta besteak beste, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea artisten etxe-tailerra berreskuratzea. 18 urte beranduago, gune degradatua zena, are baldintza okerragoetan aurkitzen da. Eta Xabier Iridoyren ustetan, hiriaren sarrera eta aurkezpen ikurra den heinean, lehentasunezkoa da behingoz berritze planak martxan jartzea. Esan digunez, azken bi urteetan asko borrokatu ondotik lortutako lehen akordioek proiektua abian jartzea ahalbidetuko dute. Epe zehatzik ez dituzte eman momentuz. Baina Oteiza-Basterretxearen etxe-tailerraren eraikina Udalaren esku geratu orduko, hau mantendu eta gune sozio-kulturala egokitzeko asmoa dute. Eta gainerakoa eraikinak eraitsita, dorre bat barneratzen duen proiektuan 92 etxebizitza eraikiko dira ekimen pribatuak bulktzatuta.


 

Xabier Iridoy