Hondarribiko 2018ko Udal Aurrekontuen Plenoaren balorazioa plazaratu dute oposizioko udal talde zenbaitzuk azken orduetan

Antxeta Irratia 2017ko abe. 13a, 00:00

Joan den astean pleno horrek piztutako sua apaldu egin da. Hotzean egindako balorazioak nahi genituen. Izan, ere oroitarazi behar baita, oposizioko udal talde guztien artean, azkenik onartu egin zen 21 milioi euroko udal aurrekontuari, 102 zuzenketa partzial aurkeztu zizkietela. Baina jakina den moduan, Udal Gobernu taldeak, erabaki zorrotza hartu zuen udablatza hasieran, Txomin Sagarzazu alkateak Abotsanitz eta PP udal taldeetako emendakin guztiak automatikoki atzera botako zituela iragarri zuen, Mariñel auziarekin fiskaltzarengana jo izanagatik.

EH Bilduk, argi utzi du iada, jarrera hori ez dela onargarria, eta elkarrizketa eta dialogoa galdegin dio alkateari. PSEk eta Abotsanitz taldeek badute zer esana

Alderdi sozialistak zer esateko duen galdetuko diogu ere, Iosu Alvarez bozeramaleari, eta Abotsanitz udal taldeko Igor Enparanen iritzia bilduko dugu datozen minutuetan.

EH Bilduko Karlos Gebararekin, Abotsanitzeko Igor Enparanekin eta PSEko Iosu Alvarezekin hitz egin dugu