Hendaiakako Herriko Etxeak hirierdiko merkatariek abian jarritako Gabonetako Kanpainarekin bat egin du, tokiko ekonomia sustatu, eta Hendaian erosketak egitea bulktzatu nahian. Merkatariek animazio, tailer eta 1.000 euroko erosketa-saskien zozketak ere proposatu dituzten bitartean, Herriko Etxeak zeresan handia ekarri duen neurri bat hartu du. Herrian aparkatzea dohainik izanen da abenduaren 18tik urtarrilaren lehena bitartean. Hendaiako hiri erdian, Errepublika plazan ere, iaz eskiatzeko pista artifizialak ukan zuen arrakastaren ondotik, aurten izotz pista ezarriko dute. Horrekin batera, manexak eta haurrendako animazioak ere antolatu dituzte.
Richard Irazusta hautetsiarekin hitz egin dugu