BECeko saioa jarraitzeko festa, bazkari eta ekitaldiak antolatzen ari dira han-hemenka. Baionako Lizeoko ikasle talde batek, egunean berean, goizeko 11:00etatik eta ilundu arte finala beste molde batez eta giro onean ospatzea proposatzen digu Urruñako Berttoli elkartean. Lizeoko ikasle eta irakasle talde batek, martxoaren 25etik aurrera urtero legez Seguran ospatzen den Iparra-Hegoa astera joatekoak dira, eta abenduaren 17ko bertso finalaren beste honetan bildutako dirua horretara bideratuko dute.
Aimar Lopez lizeoko ikaslearekin hitz egin dugu