Asteazkenero mintzalaguna egitasmoa burutzen dute Hendaian

Antxeta Irratia 2017ko abe. 12a, 00:00

18:00etan elkartzen dira Baleak elkartean (orain arte Bakar Xoko ostatuan bildu dira lau urtez), eta euskaraz hitz egitea dute erronka nagusia. Bertan batzen dira euskaraz bizi direnak, horretan ahalegina egiten dutenak, hizkuntza ikasten ari direnak, erdi ahantzia dutenak eta berreskuratu nahi dutenak. Asier eta Okotz hurbildu dira irratira, eta egitasmoaren berri eman digute, baita bertaratzeko gomita luzatu ere.