7.egunez greban

Antxeta Irratia 2017ko abe. 11a, 00:00

Hendaia eta Baionako xeminotak 7. greba eguna dute gaurkoa. Tren gidarien %84ak grebarekin bat egin du.  Egoera berdin jarraitzen duela salatzen dute, Baiona-Tolosako trenak kendu nahi dituztela ere jakin izan dute. Zuzendaritzak abenduaren 10ean sei tren gidari postu kentzeko erabakia mantentzen du, eta zuzendariak Euskal Herriko tren gidarien lana beste leku batzuetatik bermatu daitekeelako mehatxua eginez, baieztatu ahal izan du CGT sindikatuak pentsatzen zuena. Hendaia-Baionako tren gidariak erretreta hartu ahala, Bordeleko zentroa indartzen dutela sistematikoki, hemengo postuak ordezkatu gabe. Gogoan hartu, 85 gidari postu bermatuko direla diola zuzendaritzak, baina tren gidariei ez zaizkie konduak ateratzen ongi, eta 73 gidari geratuko direla kondatzen dute, abenduaren 10ean emango den sei lanpostu kentzearekin. Eta udaberrian beste 5 kenduko dituztela. Gaur arratsaldeko 19.00tan grebarekin jarraitzea edo ez erabakiko dute.  Amaiur Costarat CGTko kidearekin hitz egin dugu