Ateak zabaldu ditu Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokaren 12. edizioak. Joan den urtean 16.000 bisitari baino gehiago jaso zituen, eta aurten hiru pabilioiak bete dituzte, haur, gazte eta helduentzako jarduerekin eta kontsumorako eskaintza zabal batekin. Monika Alday, Ficobako arduradunaren arabera, Eguberrietako Azoka Ficobaren osasun onaren irudikoa da aurten. Horrez gain, aurtengo nobedade nagusia, umeentzako zibersegurtasunari buruzko 50 metro karratuko gunea izango da, INCIBE erakundeak antolatuta. Umeei Interneta ondo erabiltzen irakasteko helburua duena. Eta tailer pedagogiko eta joko-didaktikoez gain, elkartasunerako tartea ere eskainiko dute ELKARTUZ gunean. Azoka irekita egongo den ordubetero, sari bana zozketatuko dute. 50 sari guztira.
Monika Alday, Ficobako arduradunarekin hitz egin dugu eta baita bertara hurbildu diren batzuekin ere.