Urteroko kontua izango da, gabonak hurbildu ahala. Baina Euskal Herriko haur guztiek dute jostailu bat opari jasotzeko eskubidea. Eta hori bermatu nahian, Gipuzkoako Gurutze Gorriak aurten 4.000 jostailu biltzeko erronka du. Jostailu ez belikoak eta ez sexistak behar dute, eta azken urteetan bezala, jostailu berriak eskatzen dituzte. Joan den urtean, Gipuzkoako 1.600 bat haurrek izan zuten halako opari bat jasotzeko aukera. Eta aurten, gutxienez, marka berbera errepikatzeko helburua dute. Kanpaina martxan bada ere zenbait herrietan, heldu den astean ekingo diote berez, jostailuen bilketari Gipuzkoako Gurutze Gorriko egoitza ezberdinetan; Itziar Estebanez, Gipuzkoako Gurutze Gorriko kanpainaren arduradunak eman dizkigu xehetasunak