Irungo Musika Kontserbatorioak, Eusko Jaurlaritzak ematen duen Kudeaketa Aurreratuaren Saria jasoko du heldu den abenduaren 12an.

Antxeta Irratia 2017ko abe. 5a, 00:00

700ndik gora ikasle biltzen dituzte Udal Kontserbatorio eta Musika Eskolan, eta musikaren alorrean ez dabiltzanentzako nahiko ezezaguna bada ere, nazioarte mailan ospea lortu duen musika hezkuntza zentroa da Irungoa.Abenduaren 12an jasoko duten saria, ez da kontserbatorioaren jardunean jasotako bakarra. 2001ean ISO kalitate zigilua eskuratu zuteneztik hona, 2011. Euskalit Bikaintasunaren Saria ere jaso baitu, besteren artean. Eta horri lotu behar zaizkio, bertako ikasleek urtetik-urtera biltzen dituzten musika arloko sari andana.

Josune Gomez, Irungo Hezkuntza arloko zinegotzi eta Kontserbatorioko presidentarekin hitz egin dugu