joan den asteko mobilizazioak indartu egin dituzte, eta aste hontako bigarren greba eguna izanik, bihar lanera itzuliko badira ere, CGT sindikatuak argi utzi du mobilizazio egun gehiago izango direla ziur, SNCFeko zuzendaritzarekin negoziaziorik ez delako ematen ari. 85 gidari postu bermatuko direla dio zuzendaritzak, baina tren gidariei ez zaizkie konduak ateratzen ongi, eta 73 gidari geratuko direla kondatzen dute, abenduaren 10ean emango den sei lanpostu kentzearekin. Bordeleko zuzendaritzak azken bi urteetan erretretara joanak diren tren gidariak sistematikoki ez ordezkatzeko hautua hartu duela salatzen du CGT sindikatuak, beti Bordeleko zentroaren faboretan.
CGTko kidea da, Amaiur Koskarat tren gidariarekin hitz egin dugu