Euskararen Nazioarteko Egunak eskualdean utzitako argazki anitzen artean, Hondarribian, Blagan euskara elkarteak “Itseki Euskarari” kanpainaren baitan osatu duen 500 herritarren argazkien mosaikoa dugu bat, atzo Itsas Etxean aurkeztu zutena. Eta Hendaian, aldiz, bi urtean behin ospatzen den Eskolarteko Kantu Txapelketaren zazpigarren ekitaldiak argazkiak ez ezik, haurren ahots xuriak utzi zizkigun atzo. Hondartza eskolako haurrek eraman zuten lehen postua, eta Hendaiako Gure Ikastolakoek bigarrena. Baina sailkapena gutxienekoa zen, 11 taldek parte hartu zuten atzokoan, euskara kantuaren bidez bizirik mantendu nahian.
Mixel Muñoz, Hendaiako Euskara hautetsiarekin hitz egin dugu eta baina lehen postuetara heldu direnekin ere