Jaurlaritzari hizkuntza perfilen sistema berraztertzeko eskatu dio Irungo PPk, lanpostu publikoetan euskara traba delako.

Antxeta Irratia 2017ko aza. 30a, 00:00

Irungo PP alderdiak hartu du hitza gaur, gazteleraz, denok ahobetehortz uzteko. Muriel Larrea, popularren bozeramaleak euskara ez dakitenek, berdin irundarrak eta euskal herritarrak edo vaskoak direla aldarrikatu du, eta euskara eremu politikotik aldendu beharra dagoela nabarmendu du. Bestalde, Eusko Jaurlaritzari hizkuntza perfilen sistema berraztertu beharko lukeela dio, lanpostu publikoetan, euskara traba delako.