Irungo Udalak bultzatuta, Orbel-Haizea egitasmoa garatzen ari da egunotan Hezizerb elkartea eskolartekoekin. Frankismoa, Gerla Zibila eta besteak beste, Paue inguruetan dagoen Gurs-eko kontzentrazio esparruaren errealitate gordina ezagutzeko aukera dute gaztetxoek, Memoria Historikoaren lanketan.
Adinekoen bizipenetatik memoria historikoa berreskuratzeko programa da, berez, belaunaldien arteko hartu-emana sustatzen dutelarik, atzo Pio Baroja eta Mendibil ikastetxeetako ikasleek Jose Ignacio de Sola eta Rosi Perez irundarren istorioak entzun zituzten.
Eta abenduaren 11tik 14ra 280 ikasleko talde batek Frantziako Gurs kontzentrazio esparrua bisitatuko du. Txangoan bizitutako esperientziak idazlanetan islatu beharko dute ikasleek. Oihana Galardi, Hezizerb elkarteko ordezkariarekin hitz egin dugu.