Gabonetako merkataritza kanpaina abiatu dute Hondarribian

Antxeta Irratia 2017ko aza. 30a, 00:00

Udalak ere bat egin du kanpainarekin. Gabonetako argiak ere laster piztuko dituzte, herri gehienetan bezala. “Hondarribiko dendetara fan, fan, fan” lelopean, gabon kanta bat ere sortu dute, eta 3.000 euro banatuko dituzte 250 euroko erosketa txarteletan, abenduaren 22an eta urtarrilaren 3an egingo dituzten zozketetan. Helburu nagusia da, hondarbitarrek herrian bertan kontsumitu dezatela. Eta bertako komertzioa balioan jartzea ere. Maria Serranok azaltzen digu kanpaina.