Izan ere, joan den urtean 48.000 litrotik gora olio bildu ziren Irun eta Hondarribian ezarritako 30 edukiontzi berezietan. Baina 2012. urtean 60.000 litro izan ziren. Beraz, nabarmen egin du behera.Marka hobetzeko asmotan, abenduaren 2an, larunbata hontan Irungo Urdanibia plazako azokan, eta Hondarribiko Portua auzoan ere ibiliko dira olioa berziklatzeko enbutuak banatzen. Herritarren arreta piztu nahi dute horrela, olio zaharra arraskatik edo komunetik behera botatzeak eragiten dituen kalteak gogoan euki ditzagun.
Naturarekiko kalteak, hodien eta haraztegietako garbiketa gastuen emendatzea, olioa elikagai izanki, arratoien ugaritzea… ondorioak ez ditugu ikusten, baina hor dira. Momentuz, Txingudiko Zerbitzuak emandako azken berziklatze datuak ez dira batere onak. Irun eta Hondarribitarron artean, urtean kontsumitzen ditugun 1.600.000 litro olioetatik, 48.000 litro baino ez baitira berziklatu joan den urtean. Eta 2012an 60.000an bildu zirelarik, atera kontuak.