Aurten ere Sareuska egitasmoaren baitan, euskal kulturako aurpegi ezagunak biltzea espero dute euskararen arnasgune bilakatuko den Harriondoa Kultur Etxean. 2014ko irailaren 19an Hego Lapurdiko Hiriguneak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Bidaso Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak Sareuska, euskararen sarea sortu zuten. Sareuska egitasmoaren xede nagusia Bidasoaz bi aldeetako eskualdeetan euskararen erabilera bultzatzea eta dinamizatzea da. Helburua lantzearren 2017. urtera bitarteko plangintza garatu dute eta Mintzodromoa, bertan kokatzen den egitasmoetariko bat da. Aurten ere Sareuska egitasmoaren baitan Mintzodromoa antolatu da Euskararen Nazioarteko Egunaren harira eta Mintzodromoaren IV. edizioa Lesakako Harriondoa Kultur Etxean eginen da abenduaren 1ean, ortzirale goizeko 10:00 eta 12:30 bitartean