Euskararen Nazioarteko Eguna kari hitzordu ugari dugu eskualdean

Antxeta Irratia 2017ko aza. 28a, 00:00

Heldu den igandean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat dira eskualdean antolatutako hitzorduak. Ostiralean, Sareuskak antolatutako laugarren Mintzodromoa Lesakako kultur etxean ospatuko da. Bortzirietako Mankomunitateari dagokio aurtengo Mintzodromoaren antolaketa.

Hondarribian eta Irunen ere, euskara egun batez erabiltzeko aukera emango diete gazte eta helduei. Irunen, Josune Gomez zinegotziak esplikatu bezala, euskaldunberriek praktika dezaten. Izena-emateko azken eguna gaur da, eta irun.org/euskara webgunean egin behar da.

Eta Hondarribian, aldiz, 15 urteko gazteek, euren artean ikasgelatik kanpo euskaraz mintzarazi, eta euskararekin duten harremanari buruz hausnartu dezaten, Gaztedromoa antolatu dute ostegunean.

Ondoren, udaberrian, gaztedromoan egindako lanari segida emango diote ikastetxean bertan, euren euskararen erabilerari buruzko gogoeta saioekin.