Urtea bukatzeko hitzorduak proposatzen ditu CPIE Itsasbazterrak

Antxeta Irratia 2017ko aza. 28a, 00:00

CPIE-IZEIZ Euskal Itsasbazterrak erakundeak urteko azken hitzorduak proposatuko dizkigu datozen egunetan. Joan den astean ekin zioten Ingurumen Zikloarekin segitzen dute, natura eta historia uztartuz. Eta Ipar Euskal Herriko erlaitzan dauden Bigarren Mundu Gerlako 10 bunkerretatik, Abbadia Eremuan dauden hiru bunkerrak ezagutu ondotik, gai hori sakonki aztertzea proposatzen digute heldu den larunbatean. Hitzordua, abenduaren 2an, goizeko 9:00etatik 11:00ak arte izanen da. Gogoan hartu, era berean, Aspororsttipi erlaitzako interpretazio zentroan, “Baskeland” izeneko argazki erakusketa ikusgai duzutela oraindik, abenduaren 22a arte, Abbadia Eremua eta Erlaitza Bigarren Mundu Gerraren eraginpean erakusten duena. Bestalde, eta urtea bukatzeko, natur ateraldi bat ere proposatzen dute.  Izena emateko 05 59 74 16 18 telefonora deitu behar da.