Larunbatean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, sekulan izandako mobilizazio kopururik handiena eman da eskualdean. Irunen bi elgarretaratze eta arratsaldeko manifestaldia. Hondarribian lehen aldiz mobilizatu dira, oraingo honetan Rosa Morada mugimenduak deitutako giza-katean 250 lagun inguru lerroan jarri eta Espainiako estatuan indarkeria matxistaren biktima izan diren erahildako 70 emakume eta 5 haurren izenak zeramatzaten kartelak erakutsiz. Eta Hendaian ere hainbat ekimen. Irungo EH Bildu bere partetik mobilizazioetan parte hartu badu ere, ez du gainontzeko udal taldeek babestu duten adierazpen instituzionalarekin bat egin, hipokresiaz eta demagogiaz beteriko jokaera bat baino ez dela iruditzen zaiolako.Indarkeria sortzen duten agente eta egitura guztiak gaitzesteko eta aski dela esateko egun bat zela ahaztu gabe, erakunde publikoek, benetako borondatea erakutsi beharko luketeela dio Jokin Melida, EH Bilduko bozeramaleak. Kalean bildutako herritar eta emakumeen elkarte ezberdinek, aldiz, agintarien ardura ez dute ahaztu, ezta gizarte matxista aldatzeko etxetik bakotsak egin beharrekoa ere . Baina denek, nabarmendu dute eskola eta hezkuntzaren garrantzia.