Joan den astean Parisen izandako auzapezen bilkuran Ipar Euskal Herritik 5 auzapezek parte hartu zuten. Hauen artean Hendaiakoak, Kotte Ecenarrok. Azaldu digunez, eztabaida handia piztu du Macron presidenteak, «Tax d, Habitation” bizitegi zergaren kentzearen erabakiarekin.Herriko Etxeen aurrekontuetan eragin handia izango baitu. Hendaiaren kasuan, esaterako, zerga honen kentzearekin Herriko Etxeak 5 milloi euro gutxigo bilduko ditu. Aurrekontu orokorraren %15a. Kotte Ecenarro auzapeza kezkatua agertu da neurri honekin, eta eguneroko zerbitzuetan eragina izango duela azaldu du, izan ere zerbitzu batzuk murriztu beharko dituzte. Kezka berdina azaldu dute Parisen bildutako auzapez gehienak
Zer esan handia piztu duen beste erabakia, enplegu lagunduen kentzea izan da. Hendaiako auzapezaren esanetan, erabaki honek elkartegintzan aktibitate ekonomia sortzen dituzten egiturak hunkituko ditu, ehundaka lanpostu suntsituz. Hendaiako Herriko Etxean ere eragina izango du, gaur egun, halako bi enplegu lagundu dituztelako.