"Autodefentsa feminista ez da delitua!" lelopean, ekitaldi mordoa antolatu du Lakaxitak asteburu honetan

Antxeta Irratia 2017ko aza. 24a, 00:00

Gasteizen bizi zen indarkeria matxistaren biktima irundar bati babesteko, joan den martxoaren 8an kazerolada edo skratxe bat egiteagatik kondenatuak izan ziren 17 lagun. Eta haien isunak ordaintzera, bideratuko dute elkartasun jardunaldia.Erreakaleor auzoan neska irundar honen aldeko ekintzan gertatutakoaren berri eman digu, epaitua izan den 17 kide horietariko batek.

8.000 euro ordaintzera zigortu ditu epaileak, epaiketaren gastuak eta 17 lagunei ezarritako 180 euroko isunak barne. Eta are larriagoa dena, aurrekari penalak ezarri dizkiote.

Isunei aurregiteko dirua biltzeko xedez, beraz, gaur autokudeatutako ginekologia tailerra eskainiko dute arratsaldeko 16:00etan Lakaxitan. Eta 20:30etan Bertso-Sexafaria antolatu du, Aitor Errazkin, Manu Goiogana eta Izarne Zelaia bertsolariekin. Txartelak 12 eurotan dira Hazian eta Lakaxitan bertan.

Larunbatarekin, Inbordasound eta Zarata taldeen kontzertua iluntzeko 21:00etan, eta igandean, 18:30ean  ‘Gattaca’ filmaren proiekzioa egingo dute, Artale Usotxoaken eskutik.