Emagumeenganako indarkeria matxistaren aurkako hitzorguak gure eskualdean

Antxeta Irratia 2017ko aza. 24a, 00:00

Azaroak 25, gure eskualdeko hitzorduak :

Irunen, eskualdeko elkarte feminista hainbatek “Gurekin nahi zaituztegu” lelopean elgarretaratzea egingo dute bihar Zabaltza Plazan. 13:00ean eta leku berean, Irungo Udaleko Berdintasun arloak deiturikoa hiriko emakumeen elkarteekin batera. Eta arratsaldeko 19:30etan, TAS Txingudi Antisexista koordinakundeak manifestaldia deitu du Zabaltza Plazatik abiatuta.

Hondarribian, aldiz, lehen aldiz elkarretaratuko dira “Azaroaren 25aren” harira. Giza-katea egingo dute San Pedro kalean, 13:00etatik aurrera. Bat gutxiago ere ez! leloarekin. Hondarribiko ekitaldian, 70 emakumek eta bost haurrek beste hainbeste kartel eramango dituzte, aurten Espainiako Estatuan genero indarkeriaren eraginez hildako 70 emakume eta bost haurren erailketak salatzeko.

Hendaian, Marie Ceza eta Itziar Varela hautetsiek, emakumearen eskubideen defentsarako udal lantaldearekin eta Varietes gelarekin lankidetzan, bi hitzordu proposatzen dituzte.

Lehena, bihar goizeko 11:00etan. Bertha Gaztelumendik zuzendu eta Donostiako zinemaldian arrakasta lortu zuen “Volar” filma pasako dute. Indarkeria matxistaren 9 biktimen lekukotasunak biltzen ditu dokumentalak.

Abenduaren 6ean, aldiz, 19:30etan, “Beti bezperako koplak” euskarazko film laburra eskainiko dute. Euskal Herriko hogei artisten partehartzearekin, Maialen Lujanbio bertsolariak bortizkeri sexistak salatzen ditu. Ondotik, “Refugiado” filma pasako dute, indarkeria matxista errefuxatu baten azalea ematen denean kondatzen duen istorioa.