Irungo Atsegina elkarteak bere zortzi erraldoiak zaharberrituko ditu

Antxeta Irratia 2017ko aza. 23a, 00:00

Irungo kasua, aldiz, apartekoa da. Irungo Atsegiña elkarteak du Erraldoien konpartsa gordetzen, eta erabiltzen kaleak alaitzeko jaietan. Eta jakin bazekiten, 1937. urtekoa zirela. Gal familiak dohaitzan emanak baitzizkion garai hartan ongintzako Atsergiña elkartea zenari.

Kontua da, joan den ekainaren 28an, San Martzialetan, iada zahartuak ziren erraldoiak, lurrera erori eta puskatu zirela. Eta konpondu edo birgaitzera joan direnean, ez usteko zoragarria topatu dute Atsegiñakoek.

Orain, mende luze dutela kontuan hartuta denon ondare delakoan, Albaola elkarteak egin bezala, Irungo 8 erraldoiak birgaitzeko behar dituzten 89.000 euroak, herritar, enpresa eta erakunde publikoen babesletza txikien bidez lortu nahi dute.
Istorioak, historia luzea du atzean. Beraz, nahiago izan dugu Atsegiña elkarteko zuzendaritzakide baten eskutik, xehetasun guztiak biltzea.