Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren III. edizioa aurkeztu dute

Antxeta Irratia 2017ko aza. 23a, 00:00

Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren 3. edizioa aurkeztu dute goiz hontan Irungo Bronte liburu-dendan. “Ez da ez” lelopean, indarkeria matxistarik gabeko jendarte bat irudikatzeko bokazioz abiatu zen lehiaketa orain lau urte. Eta heldu den urtean Nagore Laffage erahil zutela 10 urte beteko direla, haren omenez eta Asun Casasola bere amaren borrokaren omenez antolatuta, hainbat berrikuntza izango ditu hirugarren edizio honek.

Lau urteko ibilbide honetan 500 ipuin bildu ondotik, eta joan den urtean haien bilduma gisa argitaratutako  “Gogoratzen nauzuenetan” liburua hedatu eta gero, orain eskualdeko gaztetxoei zabalduko diete, lehiaketan parte hartzeko aukera.

Gogoan hartu sari banaketa, martxoaren 8ko emakume langilearen nazioarteko egunaren baitan egingo dutela. Eta lanak entregatzeko epea, larunbata hontan, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko egunean zabalduko dute.

Lehiaketaren eramaileekin mintzatu gara goiz hontan. Eneritz Furyas eta Nerea Sarriegi. (ELK.)