Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko Udal Euskara Zerbitzuak prestatu duen egitaraua aurkeztu du Irunek. Lau hitzordu izango dira, adin ezberdinetakoei zuzenduta. “Euskara Edonon” lelopean mingainari astintzeko gonbidapena egin nahi du Udalak horrela. Lesakan, abenduaren 1ean, ospatuko den SAREUSKAk antolatu Mintzodromo horretara joateko dohako autobusean izena eman beharra dago. Azaroaren 28a arte, irun.org/euskara Udalaren webgunearen atalean. Bestalde, aurten abenduaren 3a igandea egokitu denez, asteburuan zehar haur zein helduentzako hainbat hitzordu antolatuko dituzte ere. Josune Gomez euskara arloko zinegotziarekin hitz egin dugu