Zaldunbordako proiektuan, presak gainkostua eragin du Abotsanitzen arabera

Antxeta Irratia 2017ko aza. 21a, 00:00

Hondarribian, liskarra ekarri duen beste gaietako bat azken aldi honetan, Zaldunbordako Outel Village proiektua izan da. Berez, joan den ekaineko udalbatzan onartu zen Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra. Eta garai hartan, Gaintxurizketan Euskadi-Akitaniako 6 milioi bezero potentzialei zuzendutako proiektuaren kontra, ekologista, sindikatu, merkatari eta zenbait alderdi politikoen kontrako aldarria ozenki entzun bazen ere, Hondarribiko UDal Gobenruak aurrera segitu zuen. Baina joan den astean aipatu genuen bezala, EAEko Auzitegi Nagusiak, Dendartean merkatarien elkartearen helegitea tramitera onartu du, proiektua egiteko udalbatzak onartutako Zaldunbordako lurren birkalifikazioa. Abotsanitz udal taldeak, aurrez egin beharreko lanketarik gabe aurrera egin izanaren ondorioa dela dio. Eta salatu du, Udal Gobernua proiektu hori bizkortzeko presen ondorioz, orain gainkostua izango duela.  Igor Enparanekin hitz egin dugu