Indarkeria matxistaren aurka elkarturik

Antxeta Irratia 2017ko aza. 20a, 00:00

Azaroaren 25era begira, Irunen Udalarekin harremana duten emakumeen elkarte guziek indarkeria matxistaren kontrako jarduera programa aurkeztu dute San Juan plazan. Zenbait hitzordu iragan dira iada, baina abenduaren 2a arte, hitzordu mordoa proposatzen du elkarte bakoitzak. Udalak ere, deialdi bateratua egin du, emakumeen elkarteez gain, irundar orori, emazte eta gizonei, azaroak 25ean, larunbatarekin elgarretaratzean partehartzeko.Bestalde, emakumeen elkarteek jakitera eman dute, larunbatean Zabaltza plazan bertan, baina 12:00etan, Irun, Hondarribia, Lesaka eta Berako emakumeen elkarte guziek deiturik, baina inorren izenik eman gabe, indarkeria matxistaren biktimen izenean “Gure nahi zaituztegu” lelopean elgarretaratzea deitu dutela. Elkarte bakoitzak bere aldetik antolatutako jarduerei dagokienez, aldiz, asterazken honetan hasiko da Argoiak elkarteak antolatu duen tratu txarrak jasan dituzten emakumeen ahalduntzeari buruzko hitzaldi batekin. Argoiak elkartearen egoitzan izango da, asteazkenean 17:00etan. Ostegunean 17:00etan, aldiz, Uxoa elkarteak mahainguru bat antolatu du bere Gipuzkoa etorbideko egoitzan. “Genero indarkeriaren ondorioak adin txikiko umerzurtzengan” izenburupean, gaian adituak diren Roberto Benito, Beatriz Rodriguez, Mila Holgado eta Rafaela Guillenekin. Eta sortu berria den Su Txikian elkarte feministak bere partetik, aste honetan bertan gazteei, eta bereziki Irungo dantza akademietan dantzan dabiltzan neska gazteei espreski zuzendutako hainbat tailer proposatzen ditu.

Joana Regueiro, Udaleko Berdintasun teknikaria Maria Uharte, Su Txikian elkarteko kidea eta Bidasoaldeko elkarte feministako kideekin hitz egin dugu.