Ostegunarekin Hondarribiako oposizioko udal talde guztiek Arma Plaza fundazioa ongibidean jartzeko gidaritza aldaketa eman arte planto egitea erabaki zuen. Ostiralez, Arma Plaza Fundazioko gainerako patronukideek, denak EAJ-PNVko zinegotziak, azken orduan deituriko prentsa agerraldi bat egin dute. Iragarri dutenez, Arma Plazari buruz egin duten hausnarketaren berri emateko. Txomin Sagarzazuk aipatu du, besteak beste, Hondarribiko Udalaren erreferentea bilakatu dela ondare historiko eta kulturalaren kudeaketan. Hondarribira, ondarean adituak diren hamarnaka lagun erakarri dituela, Ondarearen Foroaren lau edizioei esker. Ondarea ezagutarazteko eta balioan jartzeko hamaika ekimen burut direla, Ezagutu Zure Hiria bezalako ekimenekin, Hiriko Alde Zaharra, Portua eta Guadalupeko Gotorlekura bisitetan 12.000 bisitari jaso dituztela lauipabost urteotan, eta Arma Plaza eraikinak, 87.000 bisitariekin 2016ean, Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburuen ondotik, eraikinik bisitatuena dela. Nabarmendu du ere, ondareari lotutako hainbat argitalpen sustatu dituela fundazioak, eta itsas ondarea berreskuratzeko lana ere egin duela. Dena den, erakunde gaztea izanik, hobetzeko ere badela aitortu du. Esate baterako, turismoaren gobernantzan. Eta horrexeagatik, atzo Arma Plazako batzarrean aurkeztua izan zen, eta heldu den astean herritarrei aurkeztuko zaien, Erreflexio Estrategikoa egina dago aurten. Gure partetik, galdetu diogu, ezin duela kasualidadea izan oposizoko alderdi politiko hain ezberdinek bat egitea Arma Plararen gaiarekin. Eta Mariñel itsasuntzian emandako istripuari buruz ere mintzatu da alkatea. Baina beste egun batetarako utziko dugu hori. Edozein kasutan, eta praktikoak izanik, oposizioak ikuspuntu bat du, eta Udal Gobernuan den, eta Arma PLazan ere gehiengoa duen EAJk beste ikusmolde bat. Baina oposizioak argi utzi du, erabaki irmoa dela. Beraz, gaurko erantzuna ikusirik, ez dute Arma Plazako batzarretan parte hartuko. Eta galdera da, nolako martxa jarraituko du fundazioak bere jardunean, oposizioaren presentziarik gabeko kudeaketarekin ?Salatu izan da ere, turismoa eta kultura Arma Plaza Fundaziora desbideratu izana, Udalak bere departamendu eta baliabideak dituenean. Eta zentzu horretan, oroitarazi du Arma Plaza tresna osagarria dela, eta ez duela Udala ordezkatzen.