Azaroaren 14an egindako aurkezpenean izan dira Mentxu Peña, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakaria eta Arantxa Berrotaran, Bidasoa-Txingudi Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeko kidea; Beñat Arrabit, Euskal Elkargoko hizkuntza politikaren ardura duen lehendakariordea; eta Nuria Cano solaslaguna, azken hiru urtetan Etxalarren bizi den Zaragozako emakumea, bertze zenbait ordezkarirekin batera. Aurkezpenean aipatu dutenez, «bertaratutakoak, tokian tokiko zein egunerokotasuneko gaien inguruan mintzatuko dira mahai baten bueltan lauko taldetxoetan eta giro xamur eta lagunartekoan. Hiru gai ezberdin proposatuko dira 15 minutuz mintzagai gisa eta hizketalditxo hauetariko bakoitza, lagun talde ezberdinarekin eginen dute». Ekimenaren dinamizazioaz Joseba Olagarai ETBko kazetaria arduratuko da. Eta euskal kulturako pertsonaia ezagunek parte hartuko dute ekimenean: Joseba Irazoki musikaria, Mikel Taberna idazlea, eta Julen Zelaieta eta Eneko Fernadez bertsolariak bertzeak bertze.
Arrabit, Berrotaran eta Berrotaranekin hitz egin dugu