Asteartean Baionako suprefeta, Catherine Seguin, Biriatuko autobidearen ordainlekuan izan zen hainbat kontuei buruz informatzeko. Batetik, Polizia zerbitzuek eta Gendarmeriak abiaduraren eta zirkulazio jarrera arriskutsuen kontrolak azkartuko dituztela. Izan ere, 2016. urtean 5.030 isitripu eman dira Akitania Berriko errepideetan, 2015ean baino %6 gehiago. Eta 53 hildako, %15eko emendioarekin. Istripu horietatik 282tan, kamioi eta pisu handiko zama-garraiorako ibilgailuak inplikatuak egon dira. Hortaz, kontrolak errepideetan ez ezik, airez ere indartuko dituztela jakitera eman du. Horretaz gain, azken bi urteetan indarrean izan den “Vigipirate” planaren egokitze bat eginen dutela azaldu du. Azaroaren lehenean bukatzen baitzen kontrolak zorrozteko neurria.