Sona handiko zinemaldia bilakatu da azken urteetan. Horren irudiko munduko bazter guzietatik aurten jaso dituzten 70 film-dokumentalak. Horietatik 35 izango dira Amaia Kultur Zentroan eta CBA kulturgunean proiektatuko dituztenak. Eskolartekoei zuzendutako emanaldiak ere izango dira, eta Marijo Noain, Oiasso Erromatar museoko jardueretarako arduraduna, arkeologa eta FICAB zinemaldiko eramaileak esplikatu digunez, Erroma eta Egipziar kulturetaz haratago, aurten Neanderthalen ilunabarretik hasi, Mongoliako Ghengis Khanen aztarnen bila segitu edota Arantzadi Zientzia Elkarteak egin berri duen Cervantesen hezurduren inguruko azken ikerketara eramango gaitu festibalak.
Hain zuzen ere, heldu den astelehenean arratsaldeko 19:00retan Amaia Kultur Zentroan egingo den irekiera ekitaldian ikusi ahal izango da Arantzadi Zientzi Elkarteko forentsea Pako Etxeberriak egindako ikerketaren berri “Cervantes-en bilaketa” dokumentala. Hor hasi, eta azaroaren 25a bitartean Amaian zein CBA kulturgunean eskainiko dituzten emanaldi guztiak dohakoak izango dira. Horrez gain, aretoen sarreran ikusleen saria erabakitzeko, bozka emateko kutxak ezarriko dituzte.
Marijose Noain antolatzailearekin hitz egin dugu