Azkaine, Urruna, Sara eta Beratik abiatuko da mendi martxa igandean, Larrun 2020 proiektuak ekarriko lituzken desmasiak salatzeko

Antxeta Irratia 2017ko aza. 14a, 00:00

Larrun ez hunki herritar eta mendiaren zaintzeko elkarteek, hautetsi eta auzapezekin ukan dituzten harremanak aipatu dituzte, heldu den igandean, azaroaren 19an antolatu den proiektuaren kontrako mendi martxaren karietara. Azkaine, Urruna, Sara eta Beratik abiatuko da mendi martxa, Larrun 2020 proiektuak ekarriko lituzken desmasiak salatzeko. Izan ere, 36 milioi euroko inbertsioarekin, San Inazioko lepoan 500 aparkaleku gehiago, Larhunerako bi tren berri gehigarri eta mendi gailurrean turistei paisaiak eskaintzeko pasarela bat aurreikusten du proiektuak. Orain arte hautetsi eta auzapezekin elkartu dira militanteak eta azaroaren 3an Euskal Hirigune Elkargoko presidentearekin ere. Posizio aldaketa bat sumatu dute politikoengan. Kolektiboak mozio bat bozkatzea ere proposatu zuen hunkituak ziren herrietan, mendia hunkitu gabe sekuritate eta irisgarritasun obrek egitea bakarrik eskatuz. Orain arte ez dute onartu mozioa, salbu Berako herriak, heldu den astean udalbatzan bozkatuko dute Igandeko mendi martxa goizeko 8:30 abiatuko da Sara, Bera, Azkain eta Urruñatik. Gure eskualdeari dagokionez, Urruñakoa Trabeniatik partituko dira. Beran, Altzateko plazatik.

Hainbat herritarren iritzia bildu dugu eta Larrun ez hunki kolektiboko kideena ere