Behobia Donostia herri lasterketaren 53. edizioa igande hontan iragango da. 30.000 korrikalari baino gehiok parte hartuko dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, euskal herriko parte hartzaileen kopurua jeitsi egin da baina gora egin du kanpotik etorritakoen kopurua. Parte hartuko duten emakumeen kopuruak ere gora egin du, eta parte-hartzaileen %25 emakumeak dira. Igande hontakoa lasterketaren 53. edizioa izanen da.