Urte luzetan zehar laguntza psikologikoa eskaini izan die elkarte honek , senide baten zaintza lanetan diharduten pertsonei, bai eta babesa ere, Hondarribiko Kerizpen eta Irungo Ospitale Zaharrean ere. Oraingo honetan, “Zaintzen” izenburupean zazpi eguneko ikastaroa eskainiko dute Kultur Etxean, zaintzen duten zaindariek euren burua zaintzen ikas dezaten. Ikastaroaren helburua baita, Alzheimer gaixoen zaintzaileek behar duten desgaste psikologiko eta fisikoari aurregitea, eta haien lanari balioa ematea. Gehiegitan bakarrik sentitzen baitira senide gaixoaren gainbeheraren aurrean ez ezik, gaixoaren zaintza lanetan ere, gaur egun etxez etxeko laguntza zerbitzuak dauden arren. Ikastaroa hilaren 13tik aurrera izango da, esan bezala Kultur Etxean. Eta hiru astetan, astelehen eta asteazkenetan 16:00etatik 19:00etara izango da. Hilaren 30ean, ostegunarekin ere azken saio bat eginez. Dohainik bada ere, aldez aurretik izena eman beharra dago 943 31 73 24 deituz. www.afagi.eus webgunean dituzue xehetasun gehiago.
Maria Jesus Garin, AFAGi elkarteko kidearekin hitz egin dugu