Heldu den asteburuan, munduko hegaztirik bitxi eta ederrenak bilduko dira Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan.

Antxeta Irratia 2017ko azaroaren 8a

Berez, bertan daude milaka txori, martxan den Nazioarteko Ornitologia Lehiaketaren III. edizioa dela medio. Baina bisita egin nahi duen orok, ostirala, larunbata eta igandean izango du aukera, goizeko 10:00etatik 20:00etara ate zabalik izango baita frontoia.

Irungo Lagun Onak ornitologia elkarteko Juan Oiartzabalekin mintzatu gara, eurek baitute nazioarteko lehiaketa honen antolaketaren ardura.