Dispertsioak sortzen dituen urraketak salatzeko, lanean segitzen du Etxeratek

Antxeta Irratia 2017ko aza. 6a, 00:00

Frantziako espetxeetan sakabanaturik dauden 52 euskal presoren senideek, kexak bidali dituzte Frantziako “Défenseur des Droits” izeneko bulegora.  Frantziar estatuan diren euskal preso politikoen dispertsio politiken ondorioak aipatzen dituzte bertan, giza eskubideen urraketak salatuz.  Frantziar estatuan, euskal presoek pairatzen duten dispertsio politikaren salatzeko ere,  azaroaren 16an, Sare eta Bagoaz elkarteekin, Etxerat elkartea,  euskal presoak aurkitzen diren presondegietara joanen dela jakinarazi du bai eta abenduaren 9an Parisen eginen den manifestaldian parte hartuko duela ere iragarri. Maia Muruaga