Balazta Bidasoako Bizikletaren aldeko Elkartearekin hartutako konpromisoei erantzunez, Baserritar Etorbidean 320 bat metroko bidegorri-zatia eraikiko da. 2 metroko zabalera izango du eta bi norabidetakoa izango da.
Abarka jatetxearen ingurutik Kopan Jaizkibel Hotela dagoen lekuraino doa, baina Balazta elkarteko Kote Gebarak azaldu digunez, eskolarako bidea osatzeko helburua du. Eta beraz, Abarkatik Talaiarainoko zatia geratuko litzake oraindik. Momentuz, Abarkatik Koparainoko zatia egingo dute, eta lau asteren buruan bidegorria prest egon beharko luke. Dena dela, eta herri barruko bidegorri-sarea osatzea mugikortasuna hobetzeko ezinbestekotzat jotzen badute ere. Balazta elkartea 2016. urtean sortu zenean helburu jakin bat zuen. Hondarribia eta Irun arteko lotura. Eta hori dute lehentasuna oraindik ere.
Kote Gebarak ematen dizkigu azalpenak