Ertzaintzaren ikerketaren arabera, litekeena 24 urteko neska gaztea bera izatea, gertatutakoaren errudun bakarra, edo egilea

Antxeta Irratia 2017ko aza. 4a, 00:00

Mendibil parkea eta bariantearen arteko ezpondan joan den astean agertutako neskaren aferak zer esana eman du. Izan ere, Ertzaintzaren ikerketaren arabera, litekeena 24 urteko neska gaztea bera izatea, gertatutakoaren errudun bakarra, edo egilea. Hori da,  Ertzaintzak duen  hipotesi nagusia: gazteak berak egindako ekintza izatea, eta beraz ez dela erasotzailerik izan. Berak lotu zuela bere burua, bai eta Mendibil parketik behera bota ere. Izan ere, Ertzaintzak ez du neskak deklaratutakoa sinisten, frogen arabera. Hasiera batean genero indarkeri kasu bat izan zitekeela pentsatu bazen ere, eta Irungo Udalak berak hau salatzeko ehunka lagun bildu zituen elgarretaratzea deitu bazuen ere. Ez dirudi hala izan denik. Ospitalean neskarekin hitz egin ondotik, eta ikerketari esker bildutako frogek eraman dute hipotesi nagusi horretara Ertzaintzari. Halere, ikerketa zabalik segitzen du. Eta neska gurasoen gain geratu da etxean iada, komisaldegira joan beharko duelarik berriz ere deklaratzera.