Sos Arrazakeriak antolaturik, Bizilagunak programa ospatuko da azaroaren 19an. Aurten Bidasoan ere familiak batzea lortu dute. Alba Aranguren eta Jon Aranguren aita-alaba, ekimen honen dinamizatzaile bilakatu dira eskualdean, joan den urtean parte hartu ondotik. 10-15 bazkari antolatzeko helburu dute azaroaren 19an. Baina bertako eta atzerritik etorritako famili banarekin batera, bazkari bakotseko dinamizatzaile bat ere beharrezkoa da.
Helburuak eta parte hartzaileak bildu ditugu.
Izena emateko www.mugak.eu atarian sartu behar da