Bertsoa nagusi gaur Irunen

Antxeta Irratia 2017ko aza. 1a, 00:00

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa Irunen izango da gaur bertan, azaroaren lehena jaieguna dela baliatuz. Eta Bertsozale Elkarteak jakitera eman digunez, sarrera guziak agortu dira iada. Hortaz, 2.300 ikuslek beteko dute Artaleku arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Baina Artalekuko ateak arratsaldeko 15:30etan zabalduko dituzte. Sei bertsolarik parte hartuko dute finalaurreko honetan, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Aimar Karrika, Maddalen Arzallus, Unai Agirre eta Alaia Martin.