Trafiko aldaketak, azaroaren lehena dela eta

Antxeta Irratia 2017ko aza. 1a, 00:00

Irungo Udalak jakitera eman duenez, Blaia ibilbidea, hilerrira igotzeko malda itxita egongo da trafikoarentzat bihar goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara, baimendutako bizilagunentzat ez ezik. Hartara, hilerri ondoko aparkalekura joan nahi duen orok, Arenas Carrillo bidegurutzetik eta Teodoro Murua kaletik egin beharko du. Era berean, autoa hilerriaren ate nagusiaren aurrean uztea debekatuta egongo da. Bestalde, eta bertara hurbildu ahal izateko autobus zerbitzu berria eskainiko du Udalak, euro t’erdian. Ohartarazi dutenez, ezingo da Mugi txartela erabili, ezta Lurraldebusekoa ere. Hondarribian, aldiz, bihar Domusantu Egun edo Omiasaindu dela eta, hilerrirako igoera Gabriel Aresti kaletik bideratuko du Udaltzaingoak, (Abarka jatetxearen pareko biribilgunetik gora), eta irteera Torreako Aldapatik Labreder inguruan. Hilerrira igotzeko, esan bezala, Gabriel Aresti kaletik egin beharko da, gero eskuinera Domingotxoenea, eta Aintziondo kaleetatik. Torreko aldapatik igo ahal izango da ere, baina Atsaden kalera heldu arte, hor itxiko baita kanposanturako igoera. Udalak jakitera eman duenez, bihar eguerdiko 12:30ean, “Nessun Dorma” taldeak laguntzarako kontzertua eskainiko du hilerrian bertan, Mozart, Schubert, Bach eta Pachelbel klasikoen piezekin, baita Xabier Lete edota Mikel Laboaren abestiekin ere.