Eta bihar azaroaren lehena, jaieguna izango bada Omiasaindu, gaur urteotan modan jarri den Haloween edo Izuaren Gaua ospatuko dute eskualdeko txoko askotan. Hondarribiko Saindua gaztelekuan 12 eta 17 urte bitarteko gazteek prestatu dute Izuaren Etxea hainbat beldurrezko filmeetan oinarrituta. Irungo Martindozenea gaztelekuan ere 19:00retan hasiko da ospakizuna. Eta hainbat dira, Haloween ospatuko duten Irungo auzo elkarteak ere. Bi eurotan, aldiz, Santiagoko Deabruak Kultur Elkarteak antolatzen duen 15. Beldur Pasabideaz gozatzeko. Ficoban izango da azaroaren 4ean, eta urtero bezala, 2.000 lagun inguru espero dituztenez, ilara luzeak sahiesteko, sarrerak aldez aurretik eta bisita ordu jakin batekin salgai jarri zituzten atzo. Gaur, eta ostegun eta ostiralean ere, eskura daitezke Amaia Kultur Zentroko lehiatiletan, 17:30etatik 19:30etara. Juanjo Toledo, Santiagoko Deabruak kultur elkarteko kideak gogora ekartzen duenez, egundoko arrakasta izan du hastapanetik ekimen honek, Santiagoko bidegorrian egiten zenetik, gaur egun arte.