Etorkizuna argitzeko zain

Antxeta Irratia 2017ko urr. 31a, 00:00

LAB sindikatuak elgarretaratzea egin zuen larunbata hontan Hendaiako bulegoan. Garai batean Gipuzkoako Aurrezki Kutxa zenak, frantses estatuan ideki zuen lehenbiziko bulego, Kutxabank bilakatu baino lehen. Eta orain Baionako beste bi bulegoekin, eta Paue zein Bordelekoekin batera hetsiko dituztelarik, kaleratzeko arriskuan diren 23 langileetatik bost ari dira Hendaiakoan lanean.

Astelehen hontan argituko dute haien etorkizuna zuzendaritzarekin bigarren bilkuran. Anartean, Kutxa Banque-ek Ipar Euskal Herrian dituen 4.500 bezeroek euren kontuak itxi edo Hegoaldera aldatzeko oharra jaso dute. Bezeroen erdia hegoaldeko jatorria duelarik, edo han lan egiten duelarik.  Hendaiako bulegoko langileek baieztatu digutenez, aldiz, gaur argituko die zuzendaritzak zer egiten duten haiekin, baina azken aldian itxiera prestatzeko agindua jaso dute.

Bien bitartean, LAB sindikatuak argi du bulegoen hestea erabaki politiko bat dela. Ipar Euskal Herriko, Kutxa Banque errentagarria izan baita beti, Hendaiako bulegoak 90. hamarkadan ateak ideki zituenetik.

Jean Mixel Dirachar, LAB sindikatuko ordezkariarekin eta langile batekin hitz egin dugu 


 

Erlazionatuak