Indarkeria sexista jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen dituen “Volar” film-dokumentala estreinatuko dute gaur Irungo Palmera-Montero gunean. Bertha Gaztelumendi hondarribiarrak zuzenduriko lana, aurtengo Zinemaldian estreinatu zuten, arrakasta handiz. Eta oraingoan, Gaurko Andreak elkarteak Emakunderen laguntzarekin genero indarkeriari buruz hausnartzeko aukera izango da, filmean agertzen diren protagonistekin mahaingurua antolatu baitute proiekzioaren ondotik.
“Volar” filmearen proiekzioa Irungo Palmera-Montero gizarte zentroan izango da, gaur arratsaldeko 19:00retan, eta ondoren egingo dute mahaingurua.
Irene Kastezubi, Gaurko Andreak elkarteko kidea (SOINUA)