Agintaldi erdiaren bilan baikorra egin du Hendaiako udalak

Antxeta Irratia 2017ko urr. 26a, 00:00

Hendaiako udal gobernuak orain arteko agintaldiaren bilana egin du. 2014 urtean herriko hauteskunden ondoren Kotte Ecenarro Sozialistak Hendaia Biltzen talde abertzalearekin adostutako gobernu akordioak emaitza onak eman dituela gaineratu dute. Aipatu dituzten gaien artean, garapen ekonomikorako hendaiako herriko etxeak martxan jarritako ekintzak azpimarratu dituzte, Ekonomia sozialaren alorrean Hendaiako herriko etxea  erreferentzia bat bilakatu dela azaldu dute Honekin batera, hirigintza plana berrikusiko dutela aurreratu dute eta Hendaian etorkizunean 10 etxebizitzen erakin batean % 30 etxebizitza soziala izatea proposatuko dutela iragarri dute. Iker Elizalde Hendaiako auzapezaordearekin hitzegin dugu.