Kalez Kale egitasmoa aurkeztu du gaur Irungo Ahal Dugu taldeak

Antxeta Irratia 2017ko urr. 25a, 00:00

IRUN Ahal Dugu udal taldeak, Kalez Kale programa aurkeztu du. Anaka auzoan izan dira goizean, auzokideen proposamen eta kexak biltzen, gerora udaleko proposamenetara gehitzeko. PODEMOSekoen ekimena urtero errepikatuko dutela jakinarazi dute, eta hiriko auzo guztietatik pasako dira. Hilabetean auzo batetik.

Miren Etxebeste, Irungo PODEMOSeko kidea