Bizitza duinerako eskubidea erdigunean kokatu nahi dute, eta herritarroi prekarietatera kondenatu gaituztela denok konzientzia har dezagun, lan eta bizi duin baten borrokarako aktibatu gaitezen.
Ekimenen artean, urriaren 31n LABeko delegatuekin tailerrak egingo dituzte ekintza sindikal modu berriak hausnartzeko, eta horiek amaituta Irungo industria arloko bi enpresetan mobilizazioak deitu dituzte.
Arratsaldean berriz, herritarrengana hurbilduko dira, Hondarribiko San Pedro kalean. Urriaren 31ako hitzordu hauek San Pedro kalean izango dira, arratsaldeko 17:30etatik aurrera.
Maialen Dorador LABeko ordezkariarekin hitz egin dugu
Ipar Euskal Herriko LAB sindikatuak jakitera eman du ere, “Lan Duina, Bizi Duina” ekimenaren baitan, urriak 28an larunbatarekin, goizeko 10:00etan, Hendaiako Kutxabank bulegoaren aitzinean elgarretaratuko direla. Kutxabank-ek Akitanian dituen 4.500 bezeroei zerbitzu emateko dituen lau bulegoak itxiko dituela iragarri baitu, 24 lanpostu kolokan jarriaz. Haien artean, Hendaiako hiri erdian dagoena.