Gurutze Gorriko Ama Guadalupekoa ontziak eta Itsas Salbamenduko zerbitzuek ostiralaz geroztik desagertutako irundar gaztearen gorpua aurkitu dute, goizeko 11 :00ak aldera. 29 urteko gaztea, ostiralean desagertu zen Justiz aldeko, Jaizkibelgo arroketan olatu batek eraman zuenean. Larunbatean bere autoa aurkitu zuten Juztizen bertan. Eta asteburuan zehar olatu handien alerta horia emana zela eta eguraldi txarrarekin, zailtasun handiak izan dituzte bilaketa lanetan. Eta atzo goizetik, haren gorpua baino aurkituko ez zutelakoan ziren.